XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Martinek, bestalde, Parragak Azkueri egindako erretratua biltzea izan daitekeela oroigarri hoberena, esan du.

Ikuspegi oso desberdinak agertu dira proposamen horien eztabaida luze eta etsigarrian.

Azkenean, mugaturik gelditu da jestioen helburua: Bizkaiko Diputazioari, bere patrimoniorako Azkueren erretratua eros dezan eskatuko zaio, Plaza Barriko egoitzan uzteko.

J. A. Arana, A. Irigoyen, F. Krutwig eta J. L. Lizundia izendatu dira horretaz arduratzeko.

Beste punduetan ez da sartzen Euskaltzaindia.

Norberak ikusiko du bere aldetik arduradunekin mintzatu ala ez.

Gernika-Lumoko Udalaren gutuna jaso da, bertako Euskal Jaiak egin zireneko ehunurteburua dela-eta antolatu nahi diren ospakizunei buruz harremanetan egoteko edo ordezkari bat izendatzeko eskatzen.

J. A. Etxebarriak egingo du bitartekotza.

Espainiako Hizkuntzen Itzultzaile Profesionalen elkargoak (APETI), datorren apirilaren 14, 15 eta 16an Madrilen egitekoak diren Jardunaldien berri ematen du bertako ordezkariren bat izendatzeko eskariarekin.

Xabier Mendigurenen izena eman da.

Igorreko Udalak itzulpen lanbiderako konkurtso deialdia iragarri duenez, epai-mahairako ordezkari bat eskatzen du.

A. Irigoyen izendatu da, I. Atutxa ordezkoa izango duelarik.

J. A. Aranak dio, Portugalete eta Errenterian Kartografia Erakusketa antolatzeko eskaria jaso dela eta Euskaltzaindiaren erabakia nahi lukeela.

Erakusketa lanak behar duen denbora kontuan izanik ez da komeni sarritan egitea, baina hogeimila biztanlegotik gorako herrietan merezi duela, esan da.

Portugalete eta Errenterian antola daitezke beraz erakusketa horiek.

Azkenean, 1987ko diru kontuen txostena banatu zaie euskaltzainei.

Eta besterik gabe amaitu da euskaltzainen goizeko batzarrea.

2. Batzarrea Donostian, Gipuzkoako Foru Diputazioaren batzar aretoan, 1988.eko Otsailaren 26an, arratsaldeko 3 t`erdietan, egin du Euskaltzaindiak hileroko bere 2. batzarrea.

Bildu dira, aurreko batzarrean agertzen direnez gain, beste urgazle hauek: P. Arregi, M. Atxaga, R. Badiola, J. Etxaide, J. M. Etxebarria, J. Garmendia Larrañaga, M. ª. P. Lasarte, A. Zatarain eta J. J. Zearreta.

Goizeko bilkuraren berri. J. M. Satrustegi idazkariak, ematen du goizeko bilkuraren kontu, punturik garrantzitsuenak zehaztuz.

Batzordeen azalpenean gai nagusia, Onomastika batzordeak aurkeztu dituen Nafarroako Herri Izendegiaren lehen lau zerrendak goizeko bilkuran birrestea izan da.

Luis Mitxelena zenak stress and pitch tituluarekin hasitako langaiaz segida izeneko txostena eman du Maite Etxenike andereak.